Debate Bat Egiteko Hurratsak

Parte-hartzeari dagokionez:
• Guztiok parte hartu behar duzue.
• Entzun arretaz besteen hitzak.
• Zure txanda denean, zure iritzia azaldu.
• Hitz egin aurretik txanda eskatu.
• Behar izanez gero, besteek diotenari buruz argibideak eskatu.
                               
Elkarrizketarako arauei dagokionez:
• Utzi besteei hitz egiten, haien jarduna eten edo oztopatu gabe.
• Eskatu hitz egiteko txanda, eskua altxatuz edo beste keinu batez, horrela ez duzu oztopatuko besteen hizketaldia.
• Errespetatu besteek esandakoak eta adierazteko modua.
                            
Egoki hitz egiteari dagokionez:
• Gaiarekin zerikusia duten ideiak eta iritziak bakarrik azaldu.
• Ideiak eta iritziak ulertzeko moduan azaldu.
• Hizkuntza zuzen erabiltzen saiatu.
• Zerbait ulertu ez dela iruditzen bazaizu, beste era batera adierazteko eskatu.
• Adi gorputz-jarrera eta keinuekin! Arreta, interesa eta begirunea erakutsi.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan