Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2016

Debate Bat Egiteko Hurratsak

Parte-hartzeari dagokionez: • Guztiok parte hartu behar duzue. • Entzun arretaz besteen hitzak. • Zure txanda denean, zure iritzia azaldu. • Hitz egin aurretik txanda eskatu. • Behar izanez gero, besteek diotenari buruz argibideak eskatu.                                 Elkarrizketarako arauei dagokionez: • Utzi besteei hitz egiten, haien jarduna eten edo oztopatu gabe. • Eskatu hitz egiteko txanda, eskua altxatuz edo beste keinu batez, horrela ez duzu oztopatuko besteen hizketaldia. • Errespetatu besteek esandakoak eta adierazteko modua.                              Egoki hitz egiteari dagokionez: • Gaiarekin zerikusia duten ideiak eta iritziak bakarrik azaldu. • Ideiak eta iritziak ulertzeko moduan azaldu. • Hizkuntza zuzen erabiltzen saiatu. • Zerbait ulertu ez dela iruditzen bazaizu, beste era batera adierazteko eskatu. • Adi gorputz-jarrera eta keinuekin! Arreta, interesa eta begirunea erakutsi.