Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Aditzak ekintza baten (dator, jan, igeri egin dugu) edo norbaiten edo zerbaiten egoera adierazten du (izan, geunden). Aditzak molde jokatuan eta jokatugabean ager daitezke.

Aditzak, molde jokatuan, ekintzaz edo egoeraz gain, beste hainbat informazio ematen du: ekintzan parte hartzen duten pertsonak, ekintzaren denbora… Pertsonei dagokienez, euskaraz aditz jokatuak, berak bakarrik, beste hizkuntza batzuetan baino informazio gehiago ematen du; izan ere, euskarazko aditz jokatuak ematen duen informazioa emateko, elementu gehiago behar dira beste hizkuntza batzuetan. Hona adibide batzuk:

  • Ikusi dut esanda, nik zerbait orain dela gutxi ikusi dudala adierazten da. Gaztelaniaz lo/la/le he visto esan beharko nuke hori bera adierazteko, eta ingelesez I have seen it.
  • Ikusi zenuen-ekin zuk norbait atzo edo lehenago ikusi zenuela adierazten da.
  • Ikusiko gaituzte: norbaitzuek gu gero ikusiko gaituztela. Gaztelaniaz, nos verĂ¡n; ingelesez,they will see us.
  • Ikusi baninduzu: gaztelaniaz, si me hubieses visto; ingelesez, If you had seen me.
  • Nator: gaztelaniaz, vengo; ingelesez, I come.
  • Bidaliko dizkizu: norbaitek zuri zerbait (plurala) gero bidaliko dizula adierazteko. Gaztelaniaz,Te los/las mandarĂ¡; ingelesez, He/she will send you them.

Aditzak, molde jokatugabean, berriz, ez du ez pertsonaren, ez denboraren, ez bestelakoren informaziorik ematen: esnatu, egitea, irabazi, ikustea, hartu, etortzea

Blog honetako argitalpen ezagunak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan