Gehienezko Errepikapenak Sahiestuz, Progresio Tematikoa Bermatzeko Baliabideak

Testuko hitzak erlazionatzeko eta testuaren esanahia eraikiz joateko, maiz, testuan aurrez aipatutako hitz edo hitz multzo bati erreferentzia egin behar izaten zaio. Horrela, gaiari jarraipena emanez, testuaren progresio tematikoa ziurtatzen da. Aurreko hitzari erreferentzia egiteko modu agerikoena hitza bera berriz errepikatzea izan liteke. Baina ez al litzateke oso errepikakorra suertatuko testua? Hizkuntzak baditu hainbat baliabide gehiegizko errepikatzeak saihesteko eta progresio tematikoa ziurtatzeko. Horiei erreferentzia-mekanismoak edota anaforak esaten zaie. Hauek dira horietako batzuk:
1. Hitz bat antzeko esanahia duen beste hitz batez ordezkatzea: sinonimoa edo hiperonimoa.
Sinonimoa: testuinguru horretan aurrez aipatu den hitzaren esanahi bera duena.
Tobera bi lagunen artean jotzen den euskal musika-tresna da, txalapartaren antzekoa. Metro eta erdi luzerako burnizko hodi batek osatzen du. Tutua jotzeko, metalezko 30 zentimetro luzeko lau haga erabili ohi dira.
Hiperonimoa: aurrez aipatutako hitza baino esanahi zabalagoa duena.
Txistua dantzak laguntzen dituen instrumentua izan ohi da, erromerietan eta gorazarreko udalekitaldietan. Zenbait urtetatik hona, musika-tresnaren aukera itzelak erakusten dituzten kontzertuak eman izan dira.
2. Hitz bat erreferentzia egiten dion erakusle batez ordezkatzea.
Danbolina perkusiozko musika-tresna da, Euskal Herrian tradizionalki oso hedatua. Txistuaren lagungarri jo ohi da, atabala bezala. Baina, haren aldean, altuagoa eta estuagoa da danbolina.
3. Hitz bat antzeko esanahia duen sinonimo edo hiperonimo batez gehi erakusleaz ordezkatzea.
Ttun-ttuna perkusiozko musika-tresna da. Pirinioen mendebaldean erabili izan da gehien. Instrumentu horreksei soka ditu eta makila batez jotzen da.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan