Dibulgazio Artikuluen Sarrerak

Dibulgazio-artikuluen sarrerak bi funtzio izaten ditu. Batetik, testuaren laburpen modukoa eginez, irakurleari aurreratzea testua zeri buruzkoa den. Bestetik, irakurlearen arreta bereganatzea. Bi ezaugarri horiengatik esan ohi da sarrerak testuaren edukiaren aztarnak izan behar dituela eta, era berean, iradokitzailea izan behar duela.Testuaren edukia aurreratzeko, deskribapen-egitura duten dibulgazio-artikuluetan, askotan, gaia zehazten da eta azpigaiei erreferentzia egiten zaie, testuaren laburpen-modukoa eginez. Iradokitzailea izan dadin, galdera erretorikoak, kantuen letrak, atsotitzak, lokuzioak. eta beste hainbat baliabide erabil daitezke.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan