Zenbakien Hurbilketa
Magnitudeen neurketa egiterakoan, egoeraren eskakizunaren arabera, emaitzak hainbatzehaztasunekin ematen dira.
Adibidez, norbaitek etxetik igerilekura joateko zenbat denbora behar duzun galdetzen badizu, ziurrenik, hurbilketa egingo duzu eta erantzuna 10 minutu inguru edo antzekoa izango da. 100 metroko lasterketaren emaitzak ematerakoan, aldiz, telebistako esatariek emaitzak askoz ere zehaztasun handiagoarekin ematen dituzte. Segundoak motz izanik, segundo ehunenak ere beharrezkoak izaten baitira informazioa zuzen emateko. Zenbaki bat beste batez hurbiltzen dugunean, jakina, zehaztasuna galtzen da, ondorioz, errore bat egiten da beti.
– Lehenik, zenbakiaren zehaztasun-maila erabaki behar da; hau da, zenbat zifra esanguratsu erabiliko diren. Hori egiteko zifra hamartar kopurua zehazten da (2, 3, 4… zifra hamartar) edo biribilketa hamarrenetara (zifra hamartar bat), ehunenetara (bi zifra hamartar), milarenetara (hiru zifra hamartar) etab. egingo dela adierazten da.
– Hori eta gero, hurrengo zifrari begiratu behar zaio.
- Zifra hori 5 zenbakia baino txikiagoa bada, zenbakia besterik gabe ebaki egin behar da.
- Zifra hori 5 zenbakia edo handiagoa bada, azken zifra hamartarra unitate bat handitu behar da.
Adibidez:
3,1416 zenbakia ehunenetara biribilduta 3,14 da. Izan ere, hurrengo zifra hamartarra 1 zenbakia da (5 baino txikiagoa).
1,2635 zenbakia hamarrenetara biribilduta 1,3 da. Izan ere, hurrengo zifra hamartarra 6 zenbakia da (5 baino handiagoa).
1,2635 zenbakia milarenetara biribilduta 1,264 da. Izan ere, hurrengo zifra hamartarra 5 zenbakia da.