Zenbakiak Idazteko Arauak

Letraz idazteko arazoak eman ditzaketen hainbat zenbakiren adibideak dituzu hemen:
0 zero1101 ehun eta5 bat
5 bost2300  hirurehun6
13 hamahiru400 laurehun
17 hamazazpi600 seiehun
18 hemezortzi3700 zazpiehun
19 hemeretzi800 zortziehun
20 hogei1.200 mila eta berrehun
21 hogeita4 bat1.206 mila berrehun eta sei
24 hogeita lau13.425 hamahiru mila laurehun eta hogeita bost
35 hogeita hamabost47.689 berrogeita zazpi mila seiehun eta laurogeita bederatzi
70 hirurogeita hamar123.915 ehun eta hogeita hiru mila bederatziehun eta hamabost
80 laurogei499.321 laurehun eta laurogeita hemeretzi mila hirurehun eta hogeita bat
90 laurogeita hamar1.687.513 milioi bat seiehun eta laurogeita zazpi mila bostehun eta hamahiru
1 Zero eta huts, biak erabiltzen dira, nahiz ez diren gauza bera: bost eta huts, huts eta huts, zero bider zero berdin zero…

2 Edo bortz

3 Edo hamazortzi 

4 Ehun zenbakira iritsi arte, eta partikula guztiak ta bihurtzen dira eta aurreko zenbakiarekin lotuta eta ondoko zenbakitik bananduta idazten dira: hogeita lau, laurogeita hamahiru… 

5 Ehun zenbakitik aurrera, eta partikulak osorik eta bananduta idazten dira: ehun eta bost, mila eta berrehun eta hirurogei… 

6 Hiru eta lau zenbakien ondoriozko zenbaki batzuetan r bat agertzen da erdian: hirurogei, laurogei, hirurehun, laurehun…

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan