Zenbaki Motak

Zenbakia kantitate baten irudia edo sinboloa da. Eguneroko bizitzan era askotako zenbakiak erabiltzen ditugu: 

Zenbaki arruntak zenbatzeko erabiltzen dira {1, 2, 3, 4, 5, 6, 7…}.

Zenbaki osoak dira zenbaki arruntak, haien aurkakoak eta zero zenbakia. Hau da, {…–4, –3, –2, 1, 0, 1, 2, 3, 4…}.

4 zenbakiaren aurkakoa –4 da, eta alderantziz. Orokortuz, a zenbakiaren aurkakoa –a da. 0 zenbakia eta bere aurkakoa zenbaki bera dira. Ondorioz, zenbaki osoen multzoan dauden zenbakiak positiboak, zero eta negatiboak dira.

Zenbaki osoen arteko zatiduratik zatikiak sortzen dira. Zatikiak dira, adibidez;  
 
zatikian a zenbakitzailea da eta b izendatzailea.

Maiz, zenbakien adierazpenean zenbaki hamartarrak eta ehunekoak ere erabiltzen ditugu.

Zenbaki hamartarrek zati osoa eta zati hamartarra dute, eta bi zatiak komaz bereizten ditugu guk. Esate baterako 2,14 zenbakia 2 osoz eta 14 ehunenez dago osatuta; 2 da zenbakiaren zati osoa eta 14 zati hamartarra. 

Komaren aurrean dauden zifrak unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, hamar milakoak… dira. Komaren ondoren idatzitakoak, aldiz, hamarrenak, ehunenak, milarenak, hamar milarenak… 

Ehunekoak zenbaki bat 100 izendatzailedun zatiki gisa adierazten du. Ehunekoa adierazteko % ikurra erabiltzen da. Horrela, % 25ak 100etik 25 edo beste edozein proportzio baliokide adierazten du.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan