Unibertsoko Indarrak

Zerk mugitzen du itsasoko ura, eta zerk sortzen ditu mareak?

Itsasoko ur-masa erraldoia Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitate-indarrek mugitzen dute.
Astro bakoitzak eragiten duen erakarpen-indarra astroaren tamainaren eta astroaren eta itsasoaren artean dauden distantziaren araberakoa da. Lurreko ozeanoetan, eragin handiena Ilargiak du, nahiz eta Eguzkia baino txikiagoa izan, Lurretik gertuago dagoelako.
Lurreko leku jakin batean Ilargia aurrez aurre dagoenean, itsasgora dago leku horretan, Ilargiaren grabitateak ura erakarri egiten duelako. Ilargia aurrez aurre eduki beharrean, Ilargiarekin 90°-ko angelua duten Lurreko tokietan itsasbehera dago. Azkenik, Ilargia aurrez aurre izan ordez Lurraren atzealdean, beste aldean, dauden tokietan ere itsasgora egoten da. Hori, fluidoen propietateei esker da horrela, eta fisikako jakintza sakonak behar dira garbi adierazteko.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan