Tsunamia

TSUNAMIA: ITSASOAREN HASERREALDIA

2004ko abenduaren 26an Richter eskalan 9,0 graduko itsasikara gertatu zen Indiako Ozeanoan. Horren eraginez, igande horretan, herrialde askotako pertsonen bizitza arriskuan egon zen. Zergatik? Hamar kilometroko sakoneran gertatutako itsasikara batek olatu erraldoiak sortu zituelako eta inguruko herrialde askotako kostaldera abiadura handiz heldu zirelako. Horri deitzen zaio tsunamia. Hondamendi natural horrek ia 300.000 hildako eragin zuen eta kalkula ezinak diren kalte fisikoak.
2011. urteko martxoaren 11n, 14:46an, Richter eskalan 9,0 graduko lurrikara gertatu zen Japoniako ipar-ekialdeko itsasertzean. Epizentroa Hontsu uharteko kostaldean bertan zegoen, eta sei minutu iraun zuen.
Lurrikarak kaltetutako argindar lineak zirela bitarteko, istripua gertatu zen Fukushimako zentral nuklearrean, eta egoera askoz okerragoa bilakatu zen 15:41ean tsunamia itsasertzera iritsi zenean. Izan ere, nahiz eta Japonian badiren tsunamien kontrako itsas-harresiak, egun horretako tsunamiak gainezka egin zuen. Hondamendia izugarria izan zen, eta Fukushimako zentral nuklearrean sekulako hondamendi nuklearra. Material erradioaktiboaren jarioak arazo larriak sortu zituen istripuaren unean bertan, eta etorkizunean izango dituen eraginak (ingurumenean, osasunean, ekonomian…) ikusteko daude.
Baina, zergatik sortzen dira tsunamiak?

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan