Transformazio Geometrikoak

TRANSFORMAZIO GEOMETRIKOAK
Forma edo irudi bat lekuz aldatzean, biratzean, handitzean, txikitzean edo proiektatzean, transformazio geometrikoak egiten dira.
Transformazio geometrikoak ia kultura guztietako artelanetan erabili izan dira antzinatik. Horretaz ohartzeko, nahikoa da zibilizazio greziar, erromatar, arabiar edo bestelako zenbaitetatik jasotako zeramika-ontzien apaingarriei behatzea.
Arabiarrek transformazio geometrikoak eraikinak dekoratzeko erabili zituzten; horrela, mosaiko eta friso ikusgarriak sortu zituzten. Adibide ederrenetako batzuk Granadako (Andaluzia) Alhambrako horma eta sabaietan topa ditzakegu.
Baina transformazio geometrikoak ez dira antzinako garaietara edo zeramiken eta eraikinen dekoraziora mugatzen. Gaur egun, adibidez, transformazio geometrikoak erraz topa daitezke publizitatean, arte munduan, arkitekturan, naturako elementuetan edo mapetan.
Forma eta neurriaren arabera sailka daitezke transformazio horiek guztiak. Forma angeluek definituko dute, eta neurria, aldeen neurriak.
Transformazio geometriko garrantzitsuenak hauek dira:
1. Mugimenduak edo isometriak forma eta neurri berari eutsiz egiten diren transformazioak dira. Horien artean bereizten dira:
Translazioa espazioko leku jakin batean kokatuta dagoen irudi bat, bektore edo gezi baten bitartez, espazioko beste leku batera eramatea da, forma eta neurri berari eutsiz.
Bektore edo geziak translazioaren norabidea, noranzkoa eta neurria zehazten ditu.
Bektore edo geziak translazioaren norabidea, noranzkoa eta neurria zehazten ditu.
Atenasko Partenoia
Hobeto ulertzeko, Translazioa Geogebrako simulazioa ikus dezakezu.
Simetria baliatzen dugu ardatz bat erreferentziatzat hartuta, irudi lau baten puntuak, perpendikularki eta distantziak errespetatuz, beste irudi batera eramaten ditugunean. Beste modu batean esanda, bi irudi simetrikoak dira irudikapen planoa ardatzetik tolestuz, erdi bat bestearen gainean geratzen bada.
Bi puntu simetrikoak izango dira ardatz batekiko, puntu horiek batzen dituen zuzena ardatzarekiko perpendikularra denean, eta ardatz horretatik distantzia berera daudenean.

Hobeto ulertzeko, Simetria Geogebrako simulazioa ikus dezakezu.
- Angelu baten araberako biraketa jatorrizko puntu batekiko distantziak errespetatzen dituen mugimendua da. Biraketak irudiaren orientazioaren aldaketa eragiten du.
Biraketa bat zehazteko, biraketa-zentroa, biraketaren zabalera (angelua) eta norabidea zehaztu behar dira.
Hobeto ulertzeko Biraketa Geogebrako simulazioa ikus dezakezu.
2. Antzekotasunak forma berari eutsiz baina neurriak aldatuz egiten diren transformazioak dira.
Parisko Louvre museoko antzeko piramideak
Irudien antzekotasunean adierazitakoa mapa eta planoetan ere erabiltzen da, zehazki, benetako eremu bat plano edo mapa batean irudikatzen denean. Azken batean, planoak eta mapak errealitatea forma berean baina tamaina txikiagoan adierazteko erabiltzen diren tresnak dira. Horiek ere antzekotasunean oinarritzen dira; hots, errealitatea eta planoa antzeko irudiak dira, eta, kasu horretan, antzekotasun-arrazoiari eskala esaten zaio. Eskala hori grafikoa edo zenbakizkoa izan daiteke.
Baduzu informazio gehiago 1. unitateko 29. jardueran.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan