Testua Osorik Irakurri Gabe, Galderek Eskatutako Informazioa Identifikatzeko Estrategien Bilduma

1. Galdera bakoitzean gako-hitza(k) identifikatzea
2. Testuari bere osotasunean behatzea:
Testuari bere osotasunean behatzeak esaten denaren ideia orokorraz jabetzen laguntzen du. Ikuspegi orokor horrek ahalbidetzen du zati bakoitzak osotasunean zer leku duen antzematea, baita zatien arteko lotura bilatzea ere.
Testuek, laburrak ala luzeak izan, atalak izaten dituzte. Atal horiek testu motaren araberakoak dira; ez dituzte atal berak, esate baterako, eskutitz batek, errezeta batek, leku-deskribapen batek, ipuin batek… Baina guztiek izan ohi dute testuaren gaia adierazten duen izenburua, eta haren ondoren doa testua eta, kasuan-kasuan, testu-atalak.
Testu batzuetan, aldizkari eta egunkarietako artikuluetan, sarrera bat egon ohi da, testuaren laburpena egiten duena eta alderdirik esanguratsuenak biltzen dituena; testuak azalduko diguna ulertzen laguntzen du.
Testuetako azpitituluek, izenburu orokorrak bezala, testu-atalen gaia eta nondik norakoak aurreratzen dizkigute. Atal horiek elkarri loturik daude, gai orokorraren parte dira, haren hainbat alderdiren garapena. Azken batean, testu-atalak testuaren izenburuak aditzera ematen duen gaiaren garapena dira.
Izenburuak eta azpitituluak marka tipografikoek nabarmenduta ageri ohi dira: LETRA LARRIA, letrakera lodiaazpimarraletrakera etzana… Horiez gain, testuetan izaten dira beste zenbait elementu, marka horiekin nabarmenduta ageri direnak: hitzak, hitz multzoak, zenbakiak, esaldiak… Testuaren behaketa orokorrean adierazle tipografikoei erreparatzea lagungarria izan daiteke informazio zehatza bilatzeko. Izan ere, elementu horiek testuan funtzio bereziak dituztelako nabarmendu dira: ideiek testuan duten hurrenkera adieraztea; kontzeptu, ideia edo datu garrantzitsu edo berri bat azpimarratzea; adibideak jartzea…
Horrenbestez, testuari osotasunean behatzea lagungarria izaten da galderak eskatzen duen informazioa zein ataletan egon daitekeen azkar identifikatzeko eta zuzenean bertara joateko.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan