Testu Osoa Irakurri Gabe Galderak Eskatutako Informazioa Identifikatzen

1. Galdera bakoitzean gako-hitza(k) identifikatzea
2. Testuari bere osotasunean behatzea
3. Hitzezkoak ez diren alderdiei erreparatzea:
Testuetan, hitzezko informazioaz gain, badaude beste alderdi batzuk informazioa emateko txertatzen direnak: irudiak (argazkiak, ilustrazioak). Irudi batzuek informazio gehigarria ematen dute, hau da, testuan jasota dagoena osatzeko balio duena: esandakoaren adibidea, azaldutako kontzeptu baten irudia, prozesu baten irudikatzea… Beste irudi batzuek testuan hitzez esandakoa ulertzen laguntzen dute: eskemak, mapa kontzeptualak…
Bestalde, badira soilik apaingarri gisa erabiltzen diren irudiak. Kasu horietan, irudia kenduz gero, testuaren mezuari ez zaio ezer kentzen, ezta ulergarritasunari ere. Baina irudi apaingarriek informazioa kokatzen lagun dezakete, irudiak lotura izaten baitu esaten denarekin. Beraz, irudien ondoko paragrafoetako informazioari begiratzeak bilaketa azkarra bidera dezake.
Testuetako irudiek, askotan, azalpen labur batzuk izaten dituzte oinean; horiek ere kontuan izatea komeni da, informazio-iturri izan baitaitezke.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan