Sumendiak
SUMENDIAK
Naturan gertatzen diren fenomeno bolkanikoen multzoari bulkanismoa deritzo, eta sumendiak eta fenomeno bolkanikoak aztertzen dituen zientziari, bulkanologia.
Sumendiak lurrazalaren irekiguneak dira. Irekigune horietatik, Lurraren barneko magma eta gasak kanporatzen dira. Oinarrizko hiru elementu dituzte beren egituran: tximinia, barruko gasak eta laba kanporatzeko bidea; konoa, erupzioetan sumendiak botatako materialek tximiniaren bueltan eratzen duten kono-formako egitura; eta kraterra, konoaren gainaldean dagoen irteera-zuloa, sumendiaren ahoa. Batzuetan, mendi-magalean ere izaten dira era horretako irteera-zuloak edo kraterrak.
Sumendien fenomenoekin batera, aipatzekoak dira labaren beroak inguruetako urak eta gasak berotzearen ondorioz sortzen diren beste zenbait fenomeno ere: iturri termalak, fumarolak, geiserrak…
Mundu guztian mila sumendi inguru daude (ez dago jakiterik ozeano-hondoetan zenbat dauden), eta horietatik 600 bat aktiboak dira. Urtean, batez beste, 50-70 sumendi-erupzio gertatzen dira. Sumendi-erupzio sonatuenen artean, Vesubio sumendiarena aipatu behar da. K. o. 79. urtean gertatu zen, eta Ponpeiako hiria desegin zuen. Hogeita hamar kilometroko distantziatik ikusi eta kontatu zuen Plinio Gazteak erupzio hori; bera da historiako lehen bulkanologoa.
IAVCEI elkarteak (International Association of Volcanology and Chemistry of the Earth’s Interior) baditu hamasei sumendi sailkatuta, zainketa berezia eta jarraitua behar dutelako. Izan ere, dagoeneko erupzio suntsigarriak eragin dituzte edota biztanle askoko ingurunetan kokatuak daude. Honako hauek dira horietako batzuk: Etna (Sizilia uhartean, Italia), Teide (Kanariar uharteetan), Nyiragongo (Kongoko Errepublika Demokratikoan), Mauna Loa (Hawaii uharteetan), Santorini (Grezian), Taal (Luzonen, Filipinak), Merapi (Javan, Indonesia)…