Sistema Metriko Hamartarra

Sistema metriko hamartarra neurrien lehenengo sistema bateratua da. Halakoak dira, adibidez, luzera, edukiera eta masa magnitudeak neurtzeko erabiltzen diren unitateak.

Neurrien sistema horrek hamartar izena du baduelako zenbaki horrekin erlaziorik. Hain zuzen ere, unitate batetik hurrengo txikiagora pasatzeko 10 zenbakiaz biderkatu behar da eta, alderantziz, hurrengo handiagora pasatzeko 10 zenbakiaz zatitu.

Unitate horientzat beti aurrizki berak erabiltzen dira: handiagoentzat deka-, hekto- eta kilo-. Txikiagoentzat, aldiz, dezi-, zenti- eta mili-.

Guk sistema hori darabilgu neurketak egiteko, nolanahi ere, munduko bazter askotan oraindik bestelakoak erabiltzen dira.
Hemendik aurrera (·) ikurra
erabiliko duzu biderketa
eragiketa adierazteko.
kilo-hekto-deka-metro
litro
gramo
dezi-zenti-mili-
kmhmdammdmcmmm
kLhLdaLLdLcLmL
kghgdaggdgdgmg
Masa magnitudearen kasuan, mila kilogramori tona esaten zaio eta t ikurrarekin adierazten da.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan