Problemak Ebazteko Urratsak
Edozein problema matematiko ebazteko garaian galdera hauek asko lagunduko dizute:
1. Problema ulertu: Zer eskatzen dit problemak? Emaitzak bete behar al du baldintza jakinen bat (zenbaki-mota, zehaztasun-maila, muga batzuen arteko balioa…)? Zein datu ditut? Denak beharrezkoak al dira?
2. Ebazpena planifikatu: Ba al dago problemari aurre egiten lagunduko didan hasierako adierazpenik (taula, irudi, grafiko, eragiketa, arau… erabiliz)? Zer egin beharko dut problemari aurre egiteko?
3. Planifikazioa gauzatu: Bigarren puntuan adierazitakoen baitan, nola baliatuko ditut eragiketak, propietateak, arauak, etab. problema ebazteko?
4. Emaitzaren onargarritasuna baloratu: 1. galderako baldintzak kontuan hartuz, onargarria al da? Zein da problemaren azken emaitza?

Errepide batean egunean zehar pasatzen diren ibilgailuen 5etik 2 kamioiak dira. Goizeko bederatzietatik hamaiketara 4.600 ibilgailu pasa dira guztira. Zenbat kamioi pasa dira errepide horretatik denbora-tarte horretan?
Problema ulertzen | |
Zer eskatzen dit problemak?
Problemak denbora-tarte batean errepide batetik pasatzen den kamioi kopurua eskatzen dit. |
Zein datu ditut? (Zein datu ez dira beharrezkoak eta/edo zein datu behar ditut?)
Datuak:
|
Emaitzak bete behar al du baldintza jakinen bat?
Baldintza batzuk hauek izan daitezke:
| |
Ebazpena planifikatzen | |
Ba al dago edo sor al dezaket problemari aurre egiten lagunduko didan hasierako adierazpenik (taula, irudi, grafiko, eragiketa, arau… erabiliz)?
Hasierako adierazpen gisa hauek erabil daitezke:
|
Zer egin beharko dut emaitzara iristeko?
Kantitate baten zatiakalkulatu behar dut. |
Planifikazioa gauzatzen
| |
Zein da problemaren ebazpena? Adierazi urratsak.
4.600en kalkulatu behar dut. Hau da, 4.600 ÷ 5 = 920; 920 · 2 = 1.840 | |
Emaitzaren onargarritasuna baloratzen
| |
Lehen zehaztutako baldintzen arabera, emaitza onargarria al da?
Emaitza onargarria da 1. puntuko baldintzetan adierazitakoak betetzen dituelako; gainera, ez dirudi kontraesanik dagoenik. |
Zein da problemaren azken emaitza (esaldi osoak erabiliz)?
Denbora tarte horretan errepide horretatik 1.840 kamioi pasa dira. |