Neurketa

Neurketak egitea zientziaren oinarrizko prozesua da. Neurketaren oinarria aurretik aukeratutakoeredu batekin konparatuz, magnitude bati zenbaki bat ezartzea da, eredu hori zenbat aldiz errepikatzen den aztertuz. Magnitudea neur daitekeen eta, ondorioz, zenbaki baten bidez adieraz daitekeen gorputz baten edozein ezaugarri da. Magnitudeak dira, besteak beste, luzera, edukiera, masa, denbora, abiadura, indarra, tenperatura, energia… 

1791. urtean Parisen metroa zer zen definitu zuten lehenengoz. Ordutik gaur arte, luzera magnitudea neurtu nahi dugunean, eredu hori zenbat aldiz errepikatzen den kalkulatzen dugu. Eredu hori unitatea da.

Neurketak oso antzinakoak dira eta historian zehar neurketarako hainbat eredu edo unitate erabili izan dira. Horren lekuko dira garai batean Euskal Herrian erabiltzen ziren eta gaur egun herri-kiroletara mugatzen diren ontza, kana, oina, etab. Euskal Herrian bezalaxe, beste lekuetan ere tokian tokiko unitateak galtzen joan dira eta, urteen poderioz, nazioarteko unitate bateratuak nagusitu dira.

Horien artean Unitateen Sistema Internazionala da ezagunena, izan ere, ia mundu osoan erabiltzen da. Horrekin batera, beste hainbat unitate-sistema ere erabiltzen dira gaur egun; esate baterako, unitateen sistema anglo-saxoia.

Unitateen Sistema Internaziona (SI) mundu osorako baliagarria den unitate-sistema bakarra erabiltzeko sortu zen, ordura arte herrialde eta eskualde bakoitzak berezko unitate- sistema baitzuen.

Unitateen Sistema Internazionalak oinarrizko zazpi magnituderen unitateak biltzen ditu. Unitate horiek urteak joan ahala etengabeko aldakuntzak eta doikuntzak izan dituzte eta aurrerantzean ere izango dituzte.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan