Mosaikoak

MOSAIKOAK
Mosaikoa irudi geometrikoen konbinazioz estaltzen den planoa da. Mosaikoak oso ohikoak dira dekorazioetan zein artelanetan.
Mosaiko erregularrak poligono erregular bakar baten konbinazioz egindako irudiak dira. Planoa erabat estal dezaketen poligonoak triangelu aldekideak, karratuak eta hexagono erregularrak dira, eta, hortaz, hiru mosaiko erregular mota soilik daude. Koloreen erabilerak garrantzi handia du mosaikoaren egikeran.
Karratu batetik abiatuta osatutako mosaiko erregularra
Mosaiko erdierregularrak bi poligono erregularren, edo gehiagoren konbinazioz osatutakoak dira. Erpin bakoitzean poligono kopuru bera eta ordena berean kokatzen dira.
Mosaiko erdierregularren sorta

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan