Lurraren Mugimenduak

Hauek dira Lur planetak dituen bi mugimendu nagusiak: errotazioa eta translazioa.

Bere ardatzaren inguruan egiten duen mugimenduari errotazioa deitzen zaio. Eguzkiak Lurraren zati bat argiztatzen du eta beste zati bat ilunean geratzen da, eta, mugimendu hori dela eta, denbora pasatu ahala, argituta eta ilunduta dauden lurrazal zatiak aldatuz doaz. Errotazio osoa 24 ordutan osatzen da. Lurrak irudizko ardatz baten inguruan egiten du errotazioa. Ardatz hori ez da Eguzkia eta Lurra mugitzen diren planoarekiko elkarzuta (Lurraren ardatza ez da zuzena, inklinatua baizik). Irudizko ardatz horrek 23 bat graduko (23º) inklinazioa du, gutxi gorabehera. Horrek eragina du Lurraren funtzionamenduan.

Lurra Eguzkiaren inguruan biraka dabil, ia biribila den orbita eliptikoan. Mugimendu horritranslazioa deritzo. Lurraren translazioa eta Lurraren ardatzaren inklinazioa direla eta, honako hiru ondorio hauei beha diezaiekegu:

Jo dezagun urteko egun jakin batean gaudela: Eguzkiaren izpiak ez dira indar berdinarekin jasotzen planetako azalera guztian. Alde batetik, ardatzaren inklinazioa dela eta, izpien indarra handiagoa izango da ekuatore inguruan poloen inguruan baino. Bestetik, urteko egun jakin horretan, eguzki-izpien intentsitatea ezberdina izango da ipar eta hego hemisferioan.

Gauza bera gertatuko da egunaren eta gauaren iraupenarekin ere: ez da berdina izango ipar hemisferioan eta hego hemisferioan.

Laburtuz, Lurraren translazioa dela eta, Lurreko leku jakin batean egunaren eta gauaren iraupenak ez dira beti berdinak izaten. Bestalde, leku jakin horretan, eguzki-izpien intentsitatea ere ez da beti berdina izango urtean zehar.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan