Kanpoko Eragile Geologikoak

KANPOKO ERAGILE GEOLOGIKOAK

Kanpoko eragile geologikoek Lurraren gainazalean dute eragina, eta eragin hori materialen mugimenduan nabaritzen da, batez ere haren hiru fase nagusietan: higadura, garraioa eta sedimentazioa. Ez ahaztu, dena dela, badela lurrazala beste era batera eraldatzen duen eragilerik ere: meteorizazioa deitzen diogu fenomeno horri.
  • Higadura. Gune bateko materialak zatitzeari, birrintzeari edo desegiteari deitzen diogu higadura.
  • Garraioa. Higaduraren ondorioz erauzitako harri-zati edo partikulak lekualdatzea da garraioa.
  • Sedimentazioa. Higadurak askatutako partikulak garraiatzen ari den eragileak energia galtzen duenean, leku horretan metatzen ditu materialak, eta horri deitzen diogu sedimentazioa.
Hauek dira eragile geologiko nagusiak: errekak eta ibaiak, itsasoa, ur basatiak, lur azpiko urak, glaziarrak, haizea, gizakia...

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan