Izarrak

Izarrak berezko argia eta beroa igortzen duten astroak dira, eta haietan gertatzen diren erreakzio termonuklearrengatik gertatzen da hori. Zientzialarien ustez, 200.000-400.000 milioi izar artean daude Esne Bidean, eta horietako bat da Eguzkia. Gau oskarbietan, milaka izar ikusteko aukera dago zeruan. Izar horietako batzuk taldeak edo irudiak osatuz ikusten ditugu, eta, antzinatik, gizakiak hainbat konstelaziotan bildu izan ditu izar multzo horiek.

Izarren mugimendua ere aztergai dute astronomoek. Esate baterako, Eguzkia galaxian zehar eta bere ardatzarekiko mugitzen dela ondorioztatu dute.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan