Ilargi Eklipsea

Ilargi-eklipsea
Ilargi-eklipsea gertatzen da Ilargia Lurrak egiten duen itzalaren barruan kokatzean; hau da, Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatzen denean. Ilargi-eklipsea ilbetean bakarrik gerta daiteke, horixe baita Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatzen den garaia.

Ilargia ilgoran hilero egon arren, eklipseak ez dira hilero gertatzen, Lurraren eta Ilargiaren orbiten artean inklinazio bat dagoelako eta, horren ondorioz, Ilargia, gehienetan, ez delako itzaletik igarotzen. Hala ere, Ilargi-eklipseak Eguzki-eklipseak baino maizago gertatzen dira. Horren arrazoia itzalen tamainan dago, Lurrak Ilargiari egiten dion itzala Ilargiak Lurrari egiten diona baino handiagoa delako.

Eklipsea osoa edo partziala izan daiteke, eta gertatzen den bitartean, Ilargia ez da guztiz ezkutatzen, eta kolore gorrixka hartzen du.

Ilargiaren eklipsea (2011-12-10)

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan