Ikerketa Galderak

Ikerketa-galderak egokiak diren edo ez balioesteko modu zehatzik ez badago ere, galdera egokiak eta desegokiak bereizteko honako aspektu edo ezaugarri hauek kontuan hartzea lagungarria izango zaizu.
Ikerketa-galderen ezaugarriak
Ikerketa-galderak egokiak izan daitezen, edukiei dagokienez, testuingurua izan behar dute. Formarekiko, berriz, irekiak izan behar dute.
Ezaugarrien aztarnak eta irizpideak
Edukiari dagokionez, galdera egokiak (pertinenteak) testuingurua izaten du. Hau da:
1. Edukia argi azaltzen duten erantzunak baliatzen edo bideratzen ditu.
2. Gaia testuinguru egoki batean argitzeko bidea ematen du.
3. Gaiari buruz pistak eta erreferentziak ematen ditu.
4. Pentsarazi egiten du, eta erantzun zehatzak bilatzen laguntzen du.
Formari dagokionez, galdera egokiak irekiak izaten dira. Horrek hauxe esan nahi du:
5. Galdera irekiak saihestu egiten du bai ala ez erantzuna.
6. Informazioa bilatzera bultzatzen gaitu.
7. Pentsarazteko balio du.
8. Erantzun bat baino gehiago izan dezakeenez, galdera egokiak ideia gehiago sortzeko lagungarriak dira.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan