Gorputz Geometrikoak

GORPUTZ GEOMETRIKOAK
Irudi lauak bi dimentsiokoak (2D) dira, hots, paper batean marrazteko modukoak. Espazioan, aldiz, eremu itxiak sortzeko gainazal edo plano-zatiak behar dira, hori dela eta, hiru dimentsioko (3D) gorputz geometrikoak sortzen dira.
Bi motatako gorputz geometrikoak bereizten dira, poliedroak eta biraketa-gorputzak.
1. Poliedroak poligono lauez mugatutako gorputzak dira. Poligono bakoitza aurpegi bat da. Bi aurpegi ebakitzean sortzen den segmentua ertza da, eta ertzek bat egiten duten puntua erpina.
• Poliedro erregularretan, aurpegi guztiak poligono erregular berdinez osatuta daude. Guztira, bost poliedro erregular daude. Horiek aurpegi kopuruen arabera izendatzen dira, kopuruari dagokion aurrizkia, eta aurpegia esan nahi duen -edro atzizkia elkartuta: tetraedroahexaedroaoktaedroadodekaedroa eta ikosaedroa (20 aurpegi).
Gorputz hauei gorputz platonikoak ere esaten zaie.
• Erregularrak ez diren poliedro guztien artean, ezagunenak prismak eta piramideak dira.
- Prisma oinarri izeneko bi aurpegi paralelo berdinez eta hainbat paralelogramoz mugatutako gorputza da. Prismak oinarriko poligonoaren arabera izendatzen eta sailkatzen dira.

- Piramidea oinarritzat poligonoa duen eta hainbat aurpegi triangeluar dituen poliedroa da. Triangelu horiek erpin komun bat dute, hain zuzen ere, piramidearen erpina. Piramideak ere oinarriko poligonoaren arabera izendatzen eta sailkatzen dira.

2. Biraketa gorputzak irudi lau bat ardatz baten inguruan biratuta sortutako gorputzak dira. Ezagunenak honako hauek dira:

Zilindroa                                   Konoa                                      Esfera    

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan