Eskala Mapak Eta Planoak

Irudien antzekotasunean adierazitakoa mapa eta planoetan ere erabiltzen da, zehazki, benetako eremu bat plano edo mapa batean irudikatzen denean. Azken batean, plano eta mapak errealitatea forma berean, baina tamaina txikiagoan, adierazteko erabiltzen diren tresnak dira. Horiek ere antzekotasunean oinarritzen dira; hots, errealitatea eta planoa antzeko irudiak dira eta, kasu horretan, antzekotasun-arrazoiari eskala esaten zaio. Eskala hori grafikoa edo zenbakizkoa izan daiteke.


Eskala grafikoak asko erabiltzen dira, besteak beste, gizarte zientzietan, mapa digitaletan… Erregela gisako segmentu zatikatu baten bidez adierazten dira. Segmentu bakoitzak neurri bat adierazten du (10 kilometro, adibidez), eta horixe da mapako neurrien eta benetakoko neurrien arteko erlazioa.

Zenbakizko eskaletan, errealitatearen eta maparen arteko erlazioa zatiki baten bidez adierazten da. Horietan, mapan neurtutako distantzia benetan zenbat bider handiagoa den esaten da.

Irudian, adibidez, Bilbo hiriko planoaren zati bat agertzen da 1: 8.900 (edo ) eskalan. Eskala horrek honakoa adierazten du: planoko zentimetro bat benetako 8.900 zentimetro direla; hots, 89 metro.



Adibidez, Casilda parkearen luzera jakin nahiko bagenu, lehenik planoko distantzia neurtu beharko genuke eta, ondoren, eskalako balio errealarekin (zatikiaren izendatzailearekin) biderkatu. Azkenik, emaitza adierazteko unitaterik egokiena aukeratuko genuke.
  DISTANTZIA PLANOAN  
   BENETAKO DISTANTZIA KALKULATZEKO ERAGIKETA   
  BENETAKO DISTANTZIAREN EMAITZA  
5,6 cm5,6 cm planoan · = 5,6 · 8.90049.840 cm = 498,40 m

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan