Eguzki Eklipsea

Eguzki-eklipsea
Eguzki-eklipse bateko 9 etapa edo guneEguzki-eklipsea gertatzen da Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean egokitzen denean. Eguzkia Ilargia baino 400 bider handiagoa den arren, Lurretik 400 bider urrutiago dagoenez, berdintsua da bien itxurazko tamaina.

Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren erdian lerrokatzean, Lurrera kono-itxurako itzala iristen da, eta itzal horretako zonalde bakoitzean eklipsea modu batean ikusten da. Eguzki-eklipse osoa ikusten dute itzalaren erdian kokatuta dauden pertsonek, eta partziala gainerako zonetan; eraztun-eklipsea ikusten dute justu itzal-konoaren ertzean kokatzen direnek.

Ilargia hilero Lurraren eta Eguzkiaren artean igaro arren, eklipse gutxi gertatzen dira. Horren azalpena Ilargiaren eta Lurraren orbitaren planoen arteko inklinazioan dago. Eklipsea gertatzeko, Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean igarotzeaz gain, Eguzkiaren eta Lurraren errotazio-planotik igaro behar du hark, kasu horretan bakarrik egongo baitira lerrokatuta hiru astroak.


Eguzki-eklipse bateko 9 etapa edo gune

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan