Egiptoko Teokrazia. Faraoiaren Ahalmenak

Faraoia zen Egiptoko egitura politikoaren oinarria.
Faraoiak botere absolutua zuen, dena haren ardurapean eta haren mendean zegoen.
Erresumaren batasuna ziurtatzen zuen; hori irudikatzeko koroa bikoitza zuen. Koroa zuriak Egipto Garaia irudikatzen zuen, koroa gorriak Egipto Beherea.
Faraoia jainkotzat hartzen zen (teokrazia). Herria eta beste jainkoen arteko bitartekari-lanak egiten zituen. Apaiz nagusia ere bazen.
Armadako buruzagi nagusia zen, eta bere eginkizun nagusia Egiptoetsaiengandik babestea zen.
Epaile gorena ere bazen, ordena eta justizia bermatzen zituen.
Egiptoko lurren eta haien gainean hazi edo bizi zen guztiaren jabea zen faraoia.
Harrobiak, urre-meategiak eta soroetara ura eramaten zuten  bideak ere haren manupean zeuden.
Atzerriko politika eta merkataritza-harremanak ere faraoiaren eskumena ziren.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan