Distantziak Unibertsoan

Unibertsoko distantziak neurtzeko ohizko unitateak (kilometroak (km), esaterako), ez dira oso egokiak; futbol-zelai bat milimetrotan (mm) neurtzea egokia ez den bezala. Espazioko distantzia erraldoiak neurtzeko, unitate berriak sortu behar izan dituzte astronomoek.

Espazioko distantziak neurtzeko unitateen artean argi-urtea da gehien erabiltzen dena. Urtebetean argiak egiten duen bideari deitzen zaio argi-urtea.

Argiak, gutxi gorabehera, 300.000 km egiten ditu segundoko; zenbaki hori urteak dituensegundo kopuruarekin biderkatuz gero, argi-urtearen neurria izango genuke, hau da: 10 bilioi km inguru; zehatzago esanda: 1 argi-urte = 9.460.700.000.000 km.

Eguzkia da gugandik hurbilen dagoen izarra. Eguzkitik datorren argiak 8 minutu eta 20 segundo behar ditu Lurrera iristeko. Eguzkitik Lurrera dagoen distantziari unitate astronomikoa (AU, ua) deitzen diote astronomoek. Eguzki-sistematik kanpo, hurbilen dugun izarra Proxima Centauri da. Izar horren argiak 4,22 urte behar ditu guganaino iristeko. Beraz, Proxima Centauri ikusten dugunean, izar hori orain dela 4,22 urte (4 urte 80 egun eta 18 minutu) nolakoa zen ikusten dugu. Izarrei begiratzea iragana nolakoa izan zen begiratzen jardutea da.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan