Deskribapen Egitura

Informazioa ematerakoan, hainbat modutara antola dezake informazioa igorleak. Komunikazio-asmoak edo helburu orokorrak markatzen du zer modutan antolatu behar duen igorleak informazioa.
Zerbaiten ezaugarriak azaldu nahi direnean, testuaren edukia antolatzeko, deskribapen-egitura erabiliko du.
Deskribapen-egitura duten azalpen-testuetan, lehenik, deskribapenaren gaia zehazten da, hau da, zer den deskribatzen dena. Askotan, izenburuak berak jasotzen du gaia. Ondoren, deskribatzen den horri buruzko informazioak ematen dira, kategoriatan sailkatuta. Gaiaren alderdi bati buruzko informazioa biltzen duten kategoriei azpigaiak esaten zaie. Askotan, azpitituluek jasotzen dituzte azpigai horiek.
Izenak dioen bezala, azpigaiak gaia baino hierarkia-maila baxuagoan daude. Menderakotasun hori garbi ikusten da deskribapen-egitura irudikatzeko erabiltzen den eskema grafikoan.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan