Demokrazia (InfoGunea)

Demokrazia giza talde batek elkar bizitzeko onartzen duen egitura politiko bat da, herriaren burujabetza gauzatzean sortzen dena. Demokraziaren oinarrizko ideia zera da: subiranotasuna herriaren esku dago eta pertsona guztiak askeak eta berdinak dira legearen aurrean. Beste hitzetan esanda, biztanle guztiak, hiritar guztiak, eskubide eta betebehar berberen jabe dira, inolako bereizketarik gabe.
Demokraziaren sorrera Greziari lotuta dago, herriko gizonak erabakiak hartzeko biltzen hasi zirenean. Gaur egun demokrazia estatu-egitura politikorik zabalduena da eta munduko estatu nagusiak demokrazian antolatzen dira. Erregimen politiko honen funtsezko ezaugarria norbanakoaren askatasuna da eta herriak agintariak aukeratzea hauteskundeen bidez.
Horrek ondorio zuzena du: pertsona guztiek, hiritar guztiek, politikan parte hartzeko eskubidea dute. Pertsona bat, boto bat, hau daberdintasunaren ezaugarria. Demokrazia eta askatasuna ere eskutik helduta doaz biak. Gizarte demokratiko modernoaren oinarri bilakatu dira hiritarrek dituzten eskubide zibil, politiko eta sozialak, . Gaur egun, ordea, ezinezkoa denez herritar guztiek erabaki guztietan parte hartzea, sistema demokratiko gehienekordezkaritzaren bidez funtzionatzen dute. Horri demokrazia ordezkatzailea esaten zaio. Hala, herri-partaidetza ordezkari horiekin bideratzen da gehienetan, baina hainbat egoera berezitan herriak berak, biztanle guztiek zuzenean hartzen dute erabakia: erreferendumetan...

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan