Aurrekontuak Eta Haien Ezaugarriak

Eguneroko bizitzan, maiz, diru nahikoa izan ala ez, oztopo izaten da. Horregatik, ekintzaren bat aurrera eraman nahi dugunean, horrek suposa dezakeen gastua, eta, hari aurre egiteko zenbat diru eduki dezakegun aurreikustea komeni da. Aurreikuspen ekonomiko hori egiteko familiek, enpresek edo erakundeek aurrekontuak prestatzen dituzte.

Aurrekontuetan bi atal nagusi bereizten dira: sarrerak eta irteerak. Sarreretan diru iturriak kokatzen dira eta irteeretan, aldiz, gastuak. Bi horien arteko aldeak edo diferentziak aurrekontuaren azken emaitza adierazten du. Hots, jarduera edo ekintza hori ekonomikoki bideragarria den edo ez esaten digu, ondoren, erabakiak hartzeko. Erakunde batek, adibidez, aurreikusten badu hurrengo urteko diru sarrerak murriztuko zaizkiola, orduan, irteerak nondik gutxitu ditzakeen aztertu beharko du.

Ekintza edo jarduerak amaitu ondoren, benetako datuekin egindako aurrekontuari, balantzeaesaten zaio. Horietan irteerak sarrerak baino handiagoak direnean defizita egon dela esaten da eta, alderantziz gertatzen denean, superabita egon dela.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan