Adierazpen Matematikoak Irakurtzeko Eta Idazteko Arauak

1. Ehunekoen idazkera
  • Ehunekoen erabilerari buruz aipamen hauek kontuan hartu behar dira:
  • Ehunekoaren ikurra (%) zenbakiaren aurretik idatzi behar da.
  • Ehunekoaren eta zenbakiaren tartean hutsunea uztea hobesten da.
  • Egitura hau erabili behar da: ehunekoaren ikurra + zenbakia + deklinabide-atzizkia
Adibideak:

% 5eko beherapena egin didate.

% 10ek baietz erantzun dute.

Piezen % 8 akastuna da.
2. Unitateen idazkera 

Unitateen erabilerari dagokionean aipamen hauek egin daitezke:
  • Egitura hau erabili behar da: zenbakia + unitate-ikurra + gidoia + (e)ko deklinabide-atzizkia 

Adibideak:
IDATZIIRAKURRI
20 kg-ko masa

1,2 cm-ko luzera

100 kb-ko memoria
Hogei kilogramoko masa

Bat koma bi zentimetroko luzera

Ehun kilobyteko memoria

3. Zatikien irakurketa

Unitatea zati berdinetan banatzen denean honako hauek erabili behar dira:
  • Bi zatitan banatzen denean: erdia 
  • Hiru zatitan banatzen denean: herena
  • Lau zatitan banatzen denean: laurdena
  • Bost zatitan banatzen denean: bostena
  • … 
Horietatik abiatuz, irakurriko ditugu bestelako zatikiak ere. Adibidez:

 zatikia bi heren irakurriko dugu.

 zatikia bost seiren irakurriko dugu.
4. Hamartarren irakurketa
Zenbaki hamartarrak irakurtzeko bi eredu erabil daitezke:
  • Komaren aurreko zenbakia (zati osoa) + koma + komaren ondorengo zenbakia (zati hamartarra)
  • Komaren aurreko zenbakia (zati osoa) + koma + komaren ondorengo zifrak banan-banan
Adibidez 13,58 zenbakia honela irakur daiteke:

Hamahiru koma berrogeita hemezortzi 

Hamahiru koma bost zortzi

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan