Aditzak ekintza baten ( dator, jan, igeri egin dugu ) edo norbaiten edo zerbaiten egoera adierazten du ( izan, geunden ). Aditzak molde jokatuan eta jokatugabean ager daitezke. Aditzak , molde jokatuan, ekintzaz edo egoeraz gain, beste hainbat informazio ematen du: ekintzan parte hartzen duten pertsonak, ekintzaren denbora… Pertsonei dagokienez, euskaraz aditz jokatuak, berak bakarrik, beste hizkuntza batzuetan baino informazio gehiago ematen du; izan ere, euskarazko aditz jokatuak ematen duen informazioa emateko, elementu gehiago behar dira beste hizkuntza batzuetan. Hona adibide batzuk: Ikusi dut esanda, nik zerbait orain dela gutxi ikusi dudala adierazten da. Gaztelaniaz lo/la/le he visto esan beharko nuke hori bera adierazteko, eta ingelesez I have seen it . Ikusi zenuen -ekin zuk norbait atzo edo lehenago ikusi zenuela adierazten da. Ikusiko gaituzte : norbaitzuek gu gero ikusiko gaituztela. Gaztelaniaz, nos verĂ¡n ; ingelesez, they will see us . Ikusi