Nerabezaroa Eta Sexualitatea

Hona hemen Harluxet hiztegiak sexualitate hitzari ematen dion definizioa.
Sexualitatea. Sexuari dagozkion ezaugarri fisiologiko, psikologiko edo kulturalen multzoa; direlako ezaugarriekin lotuta dagoen pertsona arteko jarduera edo portaera, erakarpen fisiko gisa agertzen dena eta atsegin sexuala lortzera bideratuta dagoena.
Zer esan nahi du horrek? Hona hemen zenbait puntu sexualitatearen ideia osatzen joateko, eta zuen eztabaidetarako baliagarriak izan daitezkeenak:
• Sexualitatea emakumea ala gizona izatearen bizipena da. Sexualitateak badu zerikusia gorputzarekin, aldartearekin, emozioekin, norberaren bizipenekin, pertsonen artean harremanak bideratzeko moduarekin…
• Sexua ez dago ezinbestean lotuta ugaltze-organoekin eta genitalekin: sexua gu geu gara, sexudunak gara, sexua gorputz barneko txoko guztietan dugu.
• Pertsonaren burmuinean bizi da pertsona horren sexu-identitatea; hau da, burmuinean sentitzen da pertsonaren generoa, emakume ala gizon izan, eta horrexek finkatzen du gure sexu-orientazioa, eta ez beste edozerk.
• Jaiotzetik hil arte gure gorputzak hainbat aldaketa izaten ditu, eta aldaketa nabarienak nerabezaroan izaten dira.
• Nerabezaroan umea heldu bilakatzen da, prozesu biologikoak eta fisiologikoak medio.
• Generoak bi dira, baina bien artean hainbat konbinazio gertatzen da. Gizonezko batzuek emakumeak maite dituzte; beste batzuek, aldiz, gizonezkoak. Emakumezko batzuek gizonezkoak maite dituzte eta, beste batzuek, aldiz, emakumezkoak.
• Ugalketa eta sexualitatea ez dira gauza bera. Sexualitatean garrantzitsua da norberaren identitatea, elkarrekin bizitzea, plazera lortzea, pertsonen arteko desioa eta maitasuna… Hori dena da sexualitatea.
• Sexualitatea ez da bakarrik genitala, ez da bakarrik koitoa edo orgasmoa, bestelako osagarriak ditu: desioa, plazera, elkarrekin ondo egotea…
• Garrantzi handikoa da zeure sexu-orientazioa ezagutzea eta onartzea, eta nork bere burua horrelaxe adieraztea: homosexual, heterosexual, bisexual…
ZAREN BEZALAXE MAITA EZAZU ZEURE BURUA ETA DEN BEZALAXE MAITA EZAZU BESTEA.
Nerabezaroko aldaketak
Pertsonen bizitzan zehar etengabe aldatuz joan ohi gara, bai fisikoki, baita gure nortasunean ere, baina aldaketa nabarienak nerabezaroan gertatzen dira.
Hauek dira neskengan gertatzen direnak: aldakak zabaldu egiten dira, bularrak hazten hasi, aluaren inguruan biloxkak atera, hilekoa agertzen da…
Mutilengan, biloxken agerpenaz gain, aldaketak hauek dira: ahotsa aldatzen da, barrabilak eta zakila hazi, lehenengo espermatozoideak sortzen dira, sorbaldak zabaldu…
Gorputzeko aldaketez gain, norberaren izaeran eta besteekiko erlazioetan ere aldaketak gertatzen dira. Hona hemen aldaketa horietako batzuk:
• familiatik bereizteko (independizatzeko) nahia
• adiskidetasuna balioestea
• amodiozko lehenengo sentimenduak agertzea
• intimitatea eta bakardadea bilatzea
• askatasuna eta justizia gizako kontzeptuak planteatzea
• arazo sozialetan eta politikoetan definitzen hastea

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan