Landareen Sailkapena

Euskal Herrian bertako 3.400 landare-espezie loredun sailkatu dira. Horrek erakusten du landareen dibertsitatea. Honako infograman daude Euskal Herriko landareen talde nagusiak, bai landare loredunak eta bai loregabeak, eta bakoitzaren barruan ezaugarri komunak dituzten hainbat talde.


Landare loredunak
Landare askok loreak eta fruituak izaten dituzte. Landare horiek era askotakoak izan daitezke, bai lorearen itxuragatik, baita landarearen eiteagatik ere.
Normalean bi talde handitan banatzen dira landare loredunak, lorearen arabera:
• Gimnospermoak. Landare loredunak dira, obulu eta hazi biluzikoak (obulua estaldurarik gabe egoten da, ezkata batzuen babesean). Talde horretako zuhaitz eta zuhaixken artean daude pinua, izeia, alertzea, hagina...
• Angiospermoak. Landare loredunak dira, obulua lorearen barruan babestuta eta gordeta dutenak. Landare loredun angiospermoen artean badira belarrak (garia...), landare loredun ohikoak (asuna, San Jose lorea, mitxoleta, kamamila...), zuhaixkak (intsusa, otea, elorri zuria...) eta zuhaitzak (gaztainondoa, pagoa, haritza, urkia...), bakoitza bere itxura eta izaerarekin.
Lorerik gabeko landareak
Hauexek dira lorerik gabeko landareen talde ezagunenak: goroldioak, hepatikoak, garoak (iratzeak) eta ekisetoak (azeri-buztanak).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan