Elkarizketa On Baten Ezaugarriak

Ikerketarako elkarrizketak planifikatzea oso garrantzitsua da helburua betetzeko; hau da, ezinbestekoa da elkarrizketa ondo antolatzea, egingo diren galderak zehaztea, izango den jarrera aurrez planifikatzea eta datu-bilketa nola egingo den definitzea.
Beraz, elkarrizketa planifikatzeko eta garatzeko, arretaz jokatu eta honako hauek kontuan hartu:
01. Zehaztu elkarrizketaren helburua.
02. Prestatu galdera-zerrenda. Egokitu lortu nahi den helburuarekin eta ordenatu.
03. Aztertu nork izan dezakeen informazioa zuek jarritako helburua lortzeko.
04. Aukeratu elkarrizketatuko dituzun pertsona edota pertsonak.
05. Jarri harremanetan elkarrizketatuko duzun horrekin. Horretarako, adierazi garbi elkarrizketatuari nor zaren eta nondik zatozen. Ondoren, jakinarazi elkarrizketaren helburua.
06. Tratatu begirunez elkarrizketatua, eta gogoratu elkarrizketa ikasteko aukera paregabea dela.
07. Galdetzen denean, galderak banaka egin, eta ulergarriak izan daitezen, pistak ematen saiatu beharren arabera.
08. Esaten dizutena arretaz entzun, eta adierazi keinuen bidez gogotsu zaudela.
09. Ahal izanez gero, eta baimena eskatu ondoren, elkarrizketa grabatu.
10. Elkarrizketa amaitutakoan, eskerrak eman eta agurtu.
11. Aztertu lortutako informazioa eta ondorioak atera.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan